Ángel Illarramendi Larrañaga Zarautzen (Gipuzkoan) jaio zen, 1958. go
apirilean.
Sei urterekin, Manolo Urbietaren eskutik, lehen urratsak ematen ditu musika
munduan, Euskal Herriko zenbait jaialditan kantatzen.
Hamaika urterekin hasten da lehen kantak konposatu eta autodidakta legez
gitarra jotzen. Bien bitartean, eta batxilergoarekin batera, María Bárbara
Arangurenekin solfeo eta pianoa ikasten ditu.
Hamasei urterekin armonia, kontrapunto, fuga eta konposizioa ikasten hasten
du Francisco Escuderorekin Donostiako Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan.
1978.ean lehen diskoa kaleratzen du, abesti eta pieza instrumentalez osaturikoa.
Diskoa aurkezteko hainbat kontzertu antolatzen du, aipagarriena Donostiako
Trinidade Plazan eskainitakoa izanik, musika laguntzan hari-koarteto bat
ere sartzeagatik.
1981.ean, musika ikasketak amaitzean, "Antzerti" izeneko Euskal
Antzerki Eskola berrian irakasle eta konposatzaile bezala sartzen da.
Bertan denbora asko ematen ez badu ere, han eginiko lana guztiz emankorra
izango da. Zenbait antzerki lanentzat musika idazten du (ikusi antzerki
atala obraren barnean), baita filmeentzako lehen soinu-bandak
ere, aldi berean musika eskola batzuetan armonia irakasten diharduelarik.
90.etik aurrera irakaskuntza utzi eta buru belarri ekingo dio bai filmeentzako
musika bai kontzertistikoa konposatzeari.
Bere kontzertistiko lanen artean; sei sinfonia, "klarinete, piano,
biola eta orkestra kontzertua", "Espacio sonriente" eta
"Zarautz" bere poema sinfonikoak, "Una historia reciente"
suitea, bere Lau ahots misto eta organoarentzat eginiko MEZA eta "Zapatos
de mujer" ganbera opera, Ganbera-Musikaren arloan egindako lana ez
ezik (ikusi obra kontzertistiko atala obraren barnean).
Zinema musikagile bezala hainbat zuzendari zein ekoizlerekin lan egin
du (ikusi filmografia atala obraren barnean), Elías
Querejeta ekoizlearekin izandako elkarlan estua bereiziki.
Jasotako esker onen artean ondorengo sari eta nominazioak dira aipagarrienak,
guzti guztiak zinerako eginiko lanak:
1996.ean "Círculo de escritores cinematográficos" (C:E.C.)
saria, "EL MUNDO DEL PAIS
VASCO" saria, eta GOYArako hautatua. Hirurak Gracia Querejetaren
"El Último Viaje de
Robert Rylands" filmearentzat eginiko soinu-bandarik onenagatik.
1999.ean C.E.C. eta GOYA sarietarako hautatzen dute, Gracia Querejetaren
"Cuando
Vuelvas a mi Lado" filmearen musikagatik.
2001.ean C.E.C. sarirako hautatua, Juan Vicente Córdobaren "Aunque
tú no lo Sepas"
filmearen musikagatik.
2002.ean Argéntinako CÓNDOR sarirako hautatua, Juan José Campanellaren
"El Hijo de
la Novia" filmearen musikagatik.
2003 Teledonosti Saria jarduera profesionalari.
2004 urteko CLARIN ESPECTACULOS eta CONDOR (Argentinan) sarietarako
izendatuta Juan José Campanellaren "Luna de Avellaneda"
filmeagatik.
2005 urteko C.E.C. Saria Gracia Querejetaren "Hector"
filmeari esker.
|